XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Luzaroan egon nintzen obraren tajuak elkarrizketen tankerakoa izan beharko lukeela pentsatuz, bertan garaiko ahots guztiei hizpidea utzi beharko niekeela-edo hausnartuz.

Baina, edozein saio eginda ere, beti xehetasuna gailentzen zen orotasunaren gain; parteek zalantzan jartzen zuten osotasunaren oreka; Hadrianoren ahotsa galdu egiten zen hainbat oihuren artean.

Ezin nuen gizon bakar batek ikusi eta ulertutako mundu hura antolatu.

Honatx 1934eko erredakziotik dirauen esaldi bakarra: Neure heriotzaren soslaiari antzematen hasia natzaio.

Ostertz baten aurrean kokatu eta bere zurkaitza etengabe lehenik eskuinetara eta berehalaxe ezkerretara mugitzen dabilen pintore baten modura, nik neuk ere azkenean aurkitua nuen liburuaren ikuspuntua.

Bizitza ezagun bat, burutua, Historiak (ahal den neurrian, behinik-behin) finkaturikoa, hartu eta bere bihurgune osoa begirada bakar batez besarkatu ahal izatea; are gehiago, existentzia hori bizi izan zuen gizonak berori pisatu, haztatu, aztertu, une batez bederen juzkatu ere egiten dueneko une jakin hori hautatzea.

Bere bizitza berarizkoaren aurrean gu geu beraren aurrean aurkitzen gareneko ikuspuntu berberari eutsi ziezaion lortzea: horixe nuen helburu.

Hamaika goiz Villa Adrianan; ezin konta-ahala arratsalde Olympeiona inguratzen duten kafetegi txikietan; harat-hunat etengabea greziar itsasoetan barrena; Asia Txikiko bideetan zehar.

Ezin izan ditut oroitzapenok, neure oroitzapenok, erabili, harik-eta niretzat II. mendekoak bezain urrunak gertatu zaizkidan arte.